2016(e)ko ekaina 19, igandea

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (epilogoa III)


Irria telediarioan

Berriro ere zirkuko hartz tronpetajolearen modura paseatu ninduten. Gintuzten. Poliziek euskaldunok. Polizia batek grabatzen zuen kamerarekin eta hiruk edo lauk  antolatzen zuten desfilea. Madrilgo aireportu batean zen ikuskizuna, Polizia Nazionalaren eskutik.
-Venga, tráemelo. Pero despacio, eh! Venga!
-Así?
-Espera, espera, que no estaba grabando.
-Joder!
-Venga, va, llévalo atrás y vuelve hacia aquí.
-O si no espera, lleva la furgoneta hacia delante y graba de aquí hacia allí.
-Bueno, vale, pero llévalo más despacio, que si no no queda bien.
-Venga, venga, que son tres y no podemos pasar con esto todo el dia!
Poliziak eskuburdinetatik hartu ninduen eta, poliki, kameraren aitzinean paseatu ninduen, zirkuko hartza tronpetajolea banintz bezala.
Egun batzuk beranduago, Soto del Real espetxeko lokutorio zikin batean, irudiak telediario guzietan agertuak zirela kontatu zidan arrebak, eta kasik irriz agertzen nintzela.
-Erraten den moduan, negar ez egiteko egiten nuen irri, izan ere, alimaleko zirkua muntatu zuten poliziek paseillo hura grabatu ahal izateko.
Orain etxean, urte batzuk beranduago, irudiak Interneten ikustean edota egoera hura gogoratzean, irri bihurria eskapatzen zait oraindik.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina